XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Azkenik, Asiako hegoaldean lehen mailako irakaskuntzari eta 6-11 urte-bitarteko multzoari dagozkien eskolatze-tasen arteko diferentzia, neurri handi batean, 5 urtekin Bangladesh, India eta Pakistanen eskolaratutako haur-kopuru itzelaren eta bestalde oso populaturik dauden herrialdeotan lehen mailako irakaskuntzak 5 urte baino ez irautearen ondorio da.
Bi faktore hauek lehen mailako irakaskuntzan 12 urte edo gehiagoko ikasle-proportzioa konparatiboki baxua izatea ere argitzen dute, nahiz eta 12-17 urte bitarteko multzoaren eskolaratze-tasa bigarren mailako irakaskuntzarako kalkulatutako eskolaratze-tasa gordina baino altuxeagoa izan.
Azkeneko bi hamarkadetan garapen bideko herrialde gehientsuenek, beren garapen nazionalaren betekizun nagusitzat jo dute lehen mailako irakaskuntza orokortzea.
Unesco-k prozesu hau suspertu egin du eskualde-mailan zenbait konferentzia sustatuz eta bertan parte hartu duten estatuak helburu hau epe jakin batean betetzera nolabait lotuz.
Honela, 1960an Karatxi-n egin zen konferentzian 1980. urtea mugatzat hartu zen Asiako ia herrialde gehienetan lehen mailako irakaskuntza orokortzeko.
Afrikako estatuek (1961ean, Addis Abeban) eta estatu arabiarrek (1966an, Tripolin) urte bera muga gisa hartu zuten.
Santiagoko konferentzian berriz, (1962an) Latinoamerika eta Karibeko herrialdeei helburu hau gehienez ere 1970erako betetzeko proposamena luzatu zitzaien.
Oraingoan, lehen mailako irakaskuntza 1980an orokortzeko eginiko aurrerapausuei dagokienez, 3. taulan urte berean eskolaratze-tasa gordinak Afrikan %78koak zirela ikusi dugu, %83koak Asiako hegoaldean eta %104ekoak Latinoamerika eta Karibean.
Kopuru global hauek, noski, eskualde bakoitzeko herrialde populatuenen ikasle-kopuruaren garrantziaren araberakoak dira.
4. taulak garapen bideko hiru eskualde nagusietan lehen mailako irakaskuntzak izandako garapen-desberdintasunei buruzko hainbat datu eskaintzen du.
4. taula ikusirik, 1980. urtean lehen mailako irakaskuntza orokortuta izateko helburua hainbat lurraldek lortua ez zutela egia bada ere, helburuok garapen bideko herrialdeetan hezkuntzarako baliabideak suspertzen lagundu zutela esan behar da.
Hau egiteak asko lagundu du, dudarik gabe, Hirugarren Munduan giza baliabideak balioztatzen eta, ondorioz, irakaskuntza demokratizatzen.